Arratsalde on:
Badakit hemen mintzagai izaten diren kontuekin batere zerikusirik ez
duela... baina, ederra eta euskal kulturara ekartzeko modukoa dela
iruditzen
zaidanez, oraintxe ingelesetik euskaratu dudan ipuin apokrifo hau
dakarkizuet, asteburuaren gozagarri izango zaizuelakoan. Mezuaren bukaeran
aurkituko duzue.
Ondo izan,
Xabier
_____________
Xabier Armendaritz
itzultzailea
---------------------------------------
OTSOEKIN DANTZAN
Udazkeneko arrats eder eta lasai batean, txeroki zahar bat bilobarekin
hizketan ari zen, jendearen barruan izan ohi den gudu bati buruz. Honela
mintzatu zen:
-Ene semetxo, gure baitan, badira bi otso, etengabe elkarren kontra
borrokan. Bata, Gaizkia da: haserrea, inbidia, jeloskortasuna, atsekabea,
damua, gutizia, harrokeria, norbere buruaz errukitzea, erruduntasuna,
erresumina, besteak baino gutxiago garela pentsatzea, gezurrak, besteak
baino gehiago garela pentsatzea, eta egoismoa.
Bestea, berriz, Ongia da: alaitasuna, bakea, maitasuna, itxaropena,
baretasuna, umiltasuna, gozotasuna, onginahia, enpatia, eskuzabaltasuna,
egia eta gupida.
Biloba horretaz gogoeta egiten geratu zen, minutu batez. Gero, aitonari
galdetu zion:
-Eta ze otsok irabazten du?
Txeroki zaharrak berehala erantzun zion:
-Zuk jaten ematen diozun otsoak.
----------------------------------------------------
Los archivos de BASQUE pueden ser consultados en:
http://listserv.rediris.es/archives/basque.html
----------------------------------------------------


|